Appa hi! icon

Appa hi!

CodeSyntax SL
Free

About Appa hi!

Appa hi!

Hitanoa praktikatzeko eta ikasteko APPa duzu hau! Sartu, erantzun galderak eta joan mailak gainditzen.

Hitanoa, alokutiboa, toka, noka... Badakizu zer diren? Berdin da! Oraintxe daukazu aukera hori guztia oso modu errazean praktikatzeko eta ikasteko, baita hutsetik hasita ere. 5 astean, zailtasunik gabe, hitanoaren oinarrizko egitura guztiak eskainiko dizkizugu eta, galdera-erantzun bidez, hika hitz egiten hasteko behar adina erreminta izango duzu.

Hizkuntzaren alderdi bat praktikatzeko aplikazioa da Appa hi!, baina lasai, betiere alderdi ludikotik abiatuta. Hitanoaren alderdi teorikoa eta aditz-taulak ere aurkeztuko dizkizugu, baina ikasketa prozesuaren funtsa galdera-erantzun estiloko jokoa da. Euskaldun guztiei eskainia, gazte zein adineko, euskara-maila edozein dela ere. Doakoa da eta Apple telefonoetarako dago eskuragarri. Deskargatu, eta hasi jokatzen!

Egunero 10-15 minutu praktikatzen badituzu, 5 astean hika egiten hasteko prest izango zara. Horixe izan da gure buruari jarri diogun erronka: 35 eguneko epea.

Bai, 35 egunean, egunero pilula batean, informazio jakin bat ematen da: azalpenak, marrazkiak eta bideoak, adibideekin. Ondoren, azalpenekin lotutako galdera-sorta bat dator, zuzen asmatu beharreko partidak. Galdera guztiei zuzen erantzunez gero, hurrengo egunean beste pilula bat egiteko aukera izango duzu. Eta aste bukaeran errepaso bat egongo da, eta maila bat igotzeko aukera. Guztira bost maila dira gainditu beharrekoak, aste bakoitzeko bat. Nor berak bere erritmora egin dezake prozesua. Egunero pilula bat osatuz gero, azkarrenak 5 astean lortuko du atal guztiak osatzea eta hitanoaren oinarri guztiak lantzea.

Euskara batuko aditz eta galderekin batera, Appahi! aplikazioak herrietako hizkeretako hitanoko formak ere eskainiko ditu. Dagoeneko zure esku dituzu Oñatiko ikasgaiak eta une honetan lanean ari gara datozen hilabeteetan herri gehiagotako adizkiak eta galderak sortu eta plazaratzeko.

Aplikazioa Badihardugu Euskara Elkarteak sortu du, CodeSyntax enpresaren laguntza eta garapen teknikoarekin. Aplikazioaren lehenengo bertsioa Oñatiko Udalaren babesarekin egin zen 2021. urtean, Oñatiko hitanoa biziberritzeko Ingo xonau! proiektuaren barruan. Euskara Batuko atalerako, Ritxi Lizartzaren laguntza eta aholkularitza izan dugu.

Proiektuaren informazio gehigarria Appahi.eus webgunean aurkituko duzu.

Appa hi! Screenshots